2012, Maiatza 27

12 ordu

Beti gogoratuko dut Gernika-ko puzlea egin nuenean hain ondo pasatako uneak. Kolorerik gabekoa izanda ere, beltz, txuri eta grisen diferentziarekin jolasten da.
Honela ba, Gernika txiki bat zegoela jakin nuenean berriz egiteko gogoa izan nuen. Lehen egindakoa baino peza gutxiago ditu, 3000-tik 1000-ra pasata, baino apur bat txikiagoak dira eta sentsazio berbera ematen du.

12 ordu pasa [...]

2012, Urtarrila 24

Kordoba

Kordoba bisitatzeko gogoak genituen, hegoaldeko beste probintzietan egon ondoren, gelditzen zitzaigun gaia zen. Cristina aste osoa Granada-n igaro zuen kurtso batean eta honela ostiralean ni hurbildu nintzen. Kotxe txiki bat alokatu eta bi ordu baino gutxiagotan Kordoba-n izan ginen.
Hostala hiri erdian zegoen, hortaz kotxea aparkatu eta kaleetan gora eta behera oinez aritu ginen paseatzen. Meskita-Katedrala, [...]

2011, Abendua 24

Urte berri on 2012

Egun zoriontsuak pasa eta datorren urtean ikusiko gera.

2011, Azaroa 7

Pel… oh? 2011

Aurten ere, ilea moztu behar nuenean, pasatako urtean egondako toki berdinera itzuli nintzen… La Bisbal d’Empordà-ko alde zaharrean dagoen ile-apaindegi musulmanera. Nire txanda itxaron ondoren, bizarginari “dena kanpora” esaten diot, makinarekin mozteko. Bizargina begiratu eta “Azken aldian bezala?” esaten nau.
Hori da, azken aldian bezala:
2011 – http://www.iosebah.net/pel_oh2011/
+
2010 – http://www.iosebah.net/pel_oh2010/
2009 – http://www.iosebah.net/pel_oh2009/
2008 – http://www.iosebah.net/pel_oh2008/
2007 – [...]

2011, Urria 28

Haizera

“Xorieri mintzo zen” eta “She Talks to Rainbows” ondoren, nola ez gogoratu “Al vent” abesti indartsua? Raimon, Xàtiva-ko artista ezaguna, 1959-an idatzia da eta Franco garaian diktaduraren kontra ikur bihurtu zen. Bizitzan zehar edozer gauza lortzeko haizeari aurre eginez izango dela argi eta garbi esaten digu. Eta gu horretan gabiltza.
Abestiaren hitza hementxe eta bideoa lotura [...]