2012, Uztaila 25

Toledo

Cristina Madril-era joan beharra zuen lan gai batengatik eta ostirala izanez, irteera bat egiteko okasioa hartu genuen. Oraingoan, eguna Madril-en kaña eta tapa formularekin pasa ostean, Toledo bisitatzera joan ginen… trenez ordu exkax batera bai dago.

Urte askotako hiria da Toledo, bertan musulmanak, kristauak eta juduak bizi izan ziren, eta beraien aztarnak ikusgai daude edonon. Orain nahiko sentimendu espainola du, pasatako futbol partiduen ondorioz edo festengatik balkoi ugari banderez josita zeuden.

Toledo

Komentu, meskita eta sinagogak bisitatu genituen baita El Greco-ren koadroak zituen museo eta elizak. Erreal Alkazarra militarren museo handi bat da eta ez du Sevilla edo Cordoba-ko Alkazarrekin zerikusirik… hegoaldekoak historikoki mantenduak dira.

Ederto jan genuen bertako tabernetan eta beroa zela, nahikoa edan. Madril-etik gertu izanda, bisita egiteko toki polita da eta turista askok horrela egiten zutela ikusi genuen, asteburua edo egun osoa bertan igaroz.