Eta honela Asier iritsi zen
Bederatzigarren hilabete arte ezin itxoin, ia zortzi hilabete betetzear ateratzea erabaki zuen. Goiza Bartzelona-n pasa genuen, Universitat Autònoma de Barcelona-n non Cristina-k hitzaldi bat egin behar zuen. Arratsaldean, ginekologora bisita, haurdunaldia nola zihoan ikusteko bisita arrunta.
Une batean doktora ukitu eta honela dio: “Trueta-rantz joatea baduzue, jaiotzear dago”.
Apur bat geldirik geratu ginen, baino pixkanaka pixkanaka ospitalerantz hurbildu ginen. Arratsalde hura lasaia izan zen, harrera egin eta logelan kokatu ginen. Baino hurrengo egunean goizetik hasi zen ikuskizuna.
Hainbesteko presa eta atera aurretik azken eguna lasai hartu zuen. Egun osoa igaro eta gero, goizeko 03:50 sartu ginen jaiotzegelan eta 04:00-tan Cristinaren besoetan zegoen. 2,840 kilo eta 48 zm.
Argazki gehio, ahal denean, hemen: 321asier.net