2012, Urtarrila 24

Kordoba

Kordoba bisitatzeko gogoak genituen, hegoaldeko beste probintzietan egon ondoren, gelditzen zitzaigun gaia zen. Cristina aste osoa Granada-n igaro zuen kurtso batean eta honela ostiralean ni hurbildu nintzen. Kotxe txiki bat alokatu eta bi ordu baino gutxiagotan Kordoba-n izan ginen.

Hostala hiri erdian zegoen, hortaz kotxea aparkatu eta kaleetan gora eta behera oinez aritu ginen paseatzen. Meskita-Katedrala, Erreal Alkazarrak, Sinagoga, Erreal Zalditegiak bisitatu genituen eta nola ez, tabernak, bodegak eta ardo eta tapaseko etxeak.

Ondo sainduta dagoen hiria da, jendea oso atsegina eta ondo jaten da. Asteburu baterako eskapadatxoa egiteko toki aproposa, Meskita gertuko kaleetan dago une turistikoena, baino hiriaren beste aldea oso lasaia da patio eta terrazekin.

Kordoba

Igandean Medina Azahara-ra gerturatu ginen, izandako musulman hiri zahar bat, non hondakin pilo bat ikusi daitezke eta hauetako batzuk berreraikitzen ari diren. Eta gero buelta hartu genuen Montilla, Antequera eta arratsaldean Granada-ra iritsiaz.

Hegoaldeko moduan izandako asteburua: kañak eta tapak, lasaitasuna eta olio ona, eguzkia eta freskotasuna, ordainsaririk gabeko bideak, oroigarri gisa oliba bat,…