Gu buruz

Kaixo! Cristina Linares eta Joseba Santiago gera, eta hementxe gertatzen zaizkigun gauzak gerturatzen saiatuko gera… baten bat interesgarria eta besteak gutxiago… horrexegatik haizeari mintzo gera.

Cristina Linares Cristina Linares
1976/09/20-an Sant Antoni de Pormany Illes Balears-en jaioa. Mediterraneoan jaio eta arrain asko arrantzatu ondoren, denbora gehiena itsasoan agoteko zer ikasi behar nuen galdetu nien gurasoei. Honela biologia egitera iritsi nintzen eta abiadarekin doktora eta inbestigatzaile post-doktorala naiz dagoeneko, orain deitzen nauten moduan. Gutxi gora-behera 6 hilabete ur azpian eta 6 hilabete han-hemenka bezala laburtzen da nire bizitza… YCGIIYRW: lortu dezakezu benetan nahi baldin baduzu!
Joseba Santiago Joseba Santiago
1976/01/06-an Irun Euskal Herria-n jaioa. Gazte aldi pozgarri bat igaro ondoren, horrela gogoratzen dut nolabait, Bartzelona-ra hurbildu nintzen 18 urterekin eta diseinu grafikoa ikasteko asmoarekin. Paperezko kontuak aspertzen nindutela, pixelekin jolastu eta webguneak egiteri ekin nion eta horretan pasa dut azkeneko urteak. Bizitza borrokatu behar dela uste eta horretarako matxetea tresnarik onena dela diot… Matxete, begirunea!