77 ordu
Gutxi gora behera 77 ordu behar izan dira Gernika-ko puzlea bukatzeko. Horrela ikusita gutxi dirudi, baina urtarrilean hasi nintzela ikusita gaizki ez dagoela uste dut. Egunean ordu bat ekitea erabaki nuen, eta zenbaitetan denbora gehiago egon nahi izanda ere, lanak ustera behartzen ninduen.
Egiten ari zarenean, puzle txiki asko direla dirudi, zati txuria, beltza, zaldia, amarekin, eta azkenean osoki ateratzen da. Zenbaitetan piezak falta direla uste duzu, lurrera erori direla edo horrelako zeozer, baina pixkanaka pixkanaka marrazkia ateratzen doa.
Bestalde, koadroa begiratzean atzematen ez diren xehetasun asko topatzen dituzu… trazu, marrak, pertsonaiak nola nahasten diren,… orain Reina Sofía-ra itzultzeko gogoak ditut bertan zuzenean ikusteko, handian, eta ni berriz pieza txiki baten modura.