2011, Urtarrila 30

Urtea martxan jartzen dugu

Eta ia konturatu gabe, urtarrila amaitu egin da. Eivissa eta Euskal Herria artean gure eguberri familiarraren biratik itzuli eta segituan lanean hasi ginen. 5-ean Erregeak etorri ziren Madremanya-ra, eta globo batean iritsi ere! Baina guretzako oparirik gabe mundu krisia zela eta.

Urtea martxan jartzen duguNagikeria lehen egun batzuen ondoren, mezu elektroniko eta telefono deiak iristen hasi ziren: web orrirako testuak bidaltzen dizkizut, logotipo batez hitz egiteko elkar geratu beharra dugu, helbide berri bat erregistratu beharra daukat,… Eta Cristina Bartzelona-ra paper baten bila joaten hasi zen, gero beste batekin proiektu batez hitz egitera, beka bat aurkezteko datei buruz,… Eguraldi ona egiten zuenean etxean egoten ginen lan egiten, eta fresko gehiago egiten zuenean berogailua piztu eta etxean lan egiten jarraitzen genuen.

Asteburuak sozialagoak ziren. Bilkura selektibo puntu txiki bat ireki zuten herrian jendearen parte hartze handiarekin, hankak astintzera Osona eta Ripollès artean irteera egin genuen, etxera bi asteburu segituetan lagunek bisita egitera etorri ziren, eta nahiko ondo jan eta afaldu genuen.

Hilak 10-ean Joseba-k etxean ekintza berri bati ekin zion: Picasso-ren Gernika puzzlea osatzea.

Oraingoz egunean ordu batez aritzen da, bai eguerdi edo arratsaldean, eta poliki-poliki baina seguru jarduera entretenigarria izaten ari da.