2010, Urtarrila 17

Zelanda Berria: Ipar irla

Hego irlatik iparraldekora ferry-arekin pasatzen baldin bazara, Wellington hiriburura iristen zara, eta nahiz eta oso jendetsua ez izan, jende gehiago ikusten hasten zara. Hau izan liteke irlen arteko diferentzia bat, jendea eta nola honek paisaia moldatu egin duen.

Dena dela, 1.500 km ibili izanez ikusi genuen lurra oso basatia zela, bizia eta zenbait toki lur erdirako bide zuzenak zirela ziruditen. Hegoaldetik iparraldera zeharkatu genuen irla eta bertan mendi tontor elurtu politak, geiserrak eta diharduten bolkanak topatu genituen.

Zelanda Berria: Ipar irla

Hiriburu bisitatu ondoren, portua, Cuba kalea, Te Papa interesgarria, funikularrean igo eta tabernaren bat ezagutu, National Park-erantz hartu genuen norabidea. Eraztunen Jauna-ko eszenatokia izan zena, Tongariro Parke Nazionala, bere itxura eta zenbaitetan errautsa zabalduz ikaratzen duelako erakargarria izaten da.

Taupa lakuaren bitartez sulfato eta beste azidoen usain sakoneko lekutarantz igarotzen da. Hemen maori kultura nagusi da eta horren adibide asko ikusi daitezke “marae” (etxe komunalak) edo toki guztietan ikusten diren landutako egurrezko irudiak. Eta apur bat desintoxikatzeko, Opotiki-n dauden ur fresko-freskotxoko hondartza irekiak bisitatzea ezin hobea da.

Iparraldera iristeko hego hemisferio guztiko bizi gehien duen hiri batetik pasa behar da: Auckland. Asiar jende ugari zegoela harritu egin gintuen eta beraien denda eta jatetxez betetako kaleak. Sky Tower eta 328 m altueratik beherantz begiratzen genuenean erortzekotan ginela zirudien!

Ibilbidea gogoratuz, Cristina-ri Tongariro-ko lasaitasuna eta paisaia erakarri zion Wellington eta Auckland-eko bizimodu ezberdina haina, eta Joseba izugarri pasa zuen Te Papa museoan, baina baita Opotiki-tik gertuko Waiotahi hondartzan ere.

Zelanda Berria berriz elkar ikusiko dugula uste dut… Ka kita!… Ikusi arte!