2010, Apirila 24

Yongala

Goizeko 5-ak dira. Goiz jaiki. Ayr-aino joan behar eta bidean ordu eta erdi dugu, 7:00-tan geratuak gara eta 5:30-rako atera beharra. S. S. Yongala bisitatzera goaz, 1911-ko martxoak 23-an ondoratu zen ontzia eta 1958-a arte topatu ez zena.

Denbora horretan koralak nagusitu dira eta horiekin batera arrain pilo bat, dortokak, itsas sugeak, marrazoak… Gaur egun munduko top 10-etako bat omen da, bai, beste bat Joseba dion moduan.

Eguraldia nahasia samarra dago eta zenbaitetan euria egiten du, horrelakoa da Queensland tropikala. Yongala Express-en itsasoratzen gara Yongala Dive urperatze zentroarekin eta bidaia irauten dituen 45 minutuak saltoka eta itsasoaren kontra kolpatzen igarotzen ditugu.

Iristean, korrontearen kontra hasten dugu urperaldia gero bueltan itzultzen usteko. Apur bat nekatua da eta ikusteko aukera ez da oso ona. Baina hala ere dortokak (dortoka berde bat gutaz metro eskasaraz lasai paseatzen da), suge asko, “big w” mero famatua (edo “giant grouper” metro eta erdi neurtzen duena!), barrakudak, karangidoak (ingelesez “trevally” deiturikoak)… ikusitako zerrenda bukaezina litzateke eta interes gutxikoa biologo ez direnentzat. Bigarren urperaldian batzuk goian geratzen dira eta gu berriz ere tamaina handiko arrain pilo bat, koralak, gorgoniak, suge gehiago… ikusten ditugu.

Yongala

Inoiz ez dakizu zehazki urperaldia nola atera daitekeela esaten dute, egun ederra eta lasaia izan daiteke, edo egun oker eta mugituagoa. Korrontea beti dagoela uste dut, baina ikusteko aukera asko aldatu daiteke. Ikusteko aukera ona izanda hau dudarik gabe urperaldi ikaragarria izan daiteke!

Bueltatzerakoan, barbakoa bat prestatu digute eta Townsville-ra itzultzen gara. Joseba dio top 10-eko zenbaitzuk egin ostean, bere itsas urpeko karrera amaitutzat jotzen duela. Motza, baino intentsitatekoa.