2011, Uztaila 18

Skanking le Tour

Zenbait jende San Fermin edo Sant Joan urte osoan itxoiten dituzte, baina nire aldetik, Tour de France-k zein ibilbidea izango duen zain egoten naiz. Zuzenean ikustera joateko zein etapa hurbilago geratzen den, zeintzuk izango diren interesgarri, zein ibilbide egin dezaket,…

Oraingoan, aukerarik hoberena Plateau de Beille-ra itzultzea zen. Duela zenbait urte egona nintzen eta 16 km-ko mendi portua izanik ikuskizun polita izango zen. Gainera, egun berberean eta handik gertu, Jimmy Cliff festibal batean arituko zen gauez.

Ostiralean Les Cabannes-erantz atera nintzen lo egitera eta goizez portua egoteko. Tour-ra iristen denean herri hauek nola aldatzen diren ikustekoa da, lasaiak izatetik musika, barbakoa eta paseatzen ari den jende askoko festak ospatzen dituzte.

6 km. portuan gora egin nituen non aldaparik gogorrenak omen dauden, batez beste %9 desnibelez, eta itxoitea geratzen zen soilik. Lehenik iragarkien karabana iritsi zen eta geroxeago ihesaldikoak, ondoren faboritoak eta azkenik geratzen ziren korrikalari taldea. Harrigarria zein abiaduran igotzen diren eta toki guztietako afizioa nola denei modu berean animatzen dituen.

Skanking le Tour

Etapa ondoren, Pamiers-era hurbildu nintzen Jimmy Cliff-en kontzertua ikusteko, nire aburuz, garai guztietako abeslari jamaikar onena. 60 hamarkadatik hasita, Jimmy handik honantz jamaikar musika era ezberdinen ikuskizuna eskaintzen du: ska, rocksteady, rub-a-dub, reggae, roots, dancehall,… Izugarrizko energia eta giza izatea transmititzen du, edo beraiek dioten bezala “One Love”.

Orain, Tour-ra nola bukatzen den ikusi eta datorren urteko ibilbideari itxoin behar.