2010, Iraila 26

Paco-rekin Montpellier-ten

Paco-rekin Montpellier-tenAspalditik Cristina Paco de Lucía ikusi nahi zuela eta Joseba-rentzat ondo zegoen. Girona-n kontzertu baterako data zuen, baina sarreraren prezioa nahiko altua zen. Montpellier-ten, bestalde, prezio erdia zen eta asteburu ezberdina antolatu genezake. Honela ba ostiral arratsaldean ordenagailua itzali genuen eta iparralderako bidea hartu genuen.

Kontzertua oso era sinplean hasi zen baino oso “kontzentratuan”… palmerazko atzealde baten aurrean, erdiguneko aulki batean, Paco bere gitarrarekin agertu eta lehen abestia bakarrik jo zuen. Bestelako errepertorioan zenbaitetan 3 pertsonez lagundua izan zen eta bestetan 8: perkusioa, baxua, teklatu/harmonika, gitarra, ahotsak eta dantzari izugarri bat.

Hasieratik entzuleagoa berea zuen ole eta garrasi eginez. Paco 2 orduko kontzertua eskeiniz portatu zen, batzuk ogitartekoa jan eta besteek prismatikoekin begiratzen zuten bitartean.

Larunbata Montpellier-reko alde zaharra bisitatzera jardun genuen nun 1208. urtean Jaume I Konkistatzailea jaio izan zen. Begira zein gauzak…