2010, Otsaila 6

Lizard Island Research Station

27-an Joseba Cairns-eko aireportura eraman ninduen hegazkin bat hartu eta berriz itsasora lan egitera joateko. Koralezko Barrera Handian dago Lizard Island, paradisu txiki honetan luxuzko resorta eta 70 hamarkadan eraikitako itsas ikerketa zentro bat dago.

Izena dioen moduan, musker handi eta dibertigarriaz betea dago mantsoki, oso mantsoki, gora eta behera mugitzen direnak. Koral uharritan lan egiten duten ikertzaileen artean oso famatua da izan ere koral dibertsitate genien duen puntu bat bai da. Aste bete pasa nuen paradisu txiki honetaz gozatzen. Izan ere, lan egiteko toki ederra bai da, instalazioak berriak dira, hondartza aurrean genuen etxea non lan egiteko txalupa genuen, liburutegia, akuarioa, lan talde bakoitzeko bulegoa eta larunbatetan barbakoa eta guzti.

Hori bai, urean murgiltzeko lege guztiak bete behar dituzu (ez zait gaizki iruditzen, baina gehienezko sakonera 9 metro dira), lan egiteko segurtasun eremua non dagoen goizero begiratu eta batik bat 17:30 baino lehenago bueltatu!… Eta noski, beste jendea duen lan egiteko erara moldatu eta hori zenbaitetan oso zaila izaten da (baina denetatik ikasi behar da bizitza hontan).

Lizard Island Research Station

Lan egiten nuen taldean bi frantziar (Lucie eta Thibaut) eta ingelesa (Rebecca) batez osatua zegoen, ni neure lana egitera nioan (eskerrak Morgan, zentroko ikertzaile bat, bere kamara bat utzi zidala) eta taldeaz ezin nintzen gehiegi urrundu, azkenik nire lana eta besteen apur bat egin nuen, baina oso ondo pasa nuen. Koralez betetako urperaldiak, arrainak eta dortokak, manta pilo bat baina marrazorik ez!

Aste segidan pasa zitzaidan eta Cairns-era berriro bueltatzean, Joseba-rekin berriz topatu nintzen eta zenbait egunerako iparraldera joatea erabaki genuen.