2010, Urtarrila 23

Korala, marrazoak eta argazki kamara

Azkenik esan dezaket benetako lan bat egin dudala Koralezko Barrera Handia-n! Eta esaten duten moduan, pazientziarekin dena iristen da.

Itsasontzi batean aste bat igaro dut Barrera-ren alde urrunean deritzoten “outer reef”-eko hiru arrezifetan, eta bai urrun dagoela egun osoa bidaian pasa ondoren iritsi ginelako. Nahiz eta urperaldi guztietan koralak neurtzen lan asko egin izan behar (zoragarria!), Barrera Handia barneko tokirik hoberenetan urperaldiak egiteko okasioa gozatu dut. Behintzat hori esan zidan unibertsitateko jende guztia.Korala, marrazoak eta argazki kamara

Koralen ehunkada espezie, forma eta kolore guztietako milaka arrain, neurtzeari utzi gabe saiatuta marrazoak eta dortokak zure inguruan… benetako ikuskizuna laburbilduz.

Honelako harrigarritasunak aparte, esperientzia honek alde guztietan berdin lan egiten dela ikusteko balio dute eta nahiz eta koralezko zientziaren meka izan ere, txapak, erregelak, transektoak… denentzako lan egiteko era berdina da. Ah! Eta hemen arrantza egitea gustuko dutela ere eta asko gainera, eta honela otarrain, sepia, arraina jan ahal izan genituen… guztizko luxua.

Lan taldea aipagai berezia merezi du, hauek osaturikoa: Morgan kanpainaren nagusi aussie jatorra, Dominique Kentucky-ko amerikar ulertezina, Melanie frantziar liluragarria, Darren kiwi ehiztaria eta Andy eta Shaun aussie atseginak.

Alde bereziena (nolabait esateko) lanean gabiltzan bitartean iparraldean bi zikloi genituela: Olga eta Neville. Horrela lan egiten omen dute hemendik, denbora guztia eguraldiari begira ea kategoriaz igotzen ote den… azkenean ez da ezer izan eta Townsville-ra iritsi gara soilik itsasaldi oker okerrarekin. Horrelakoa da tropikoa.

Eta alde desegokiena ur azpian argazki kamara (Joseba-rena!) galdu dutela… urperaldietan egindako argazki guztiekin… hau hondamendia… snif, snif…

(Darren-ek utzitako kamarekin eginiko argazki adierazgarria… snif, snif… hondamendia…)