2011, Abuztua 24

Kenya II

Kenya-ra bidaia egitearen arrazoi nagusia Mombasa eta Malindi artean zegoen. Hemen koraletan lan egiten duen eta Cris ezagutu nahi zuen ikertzaile bat bizi da, eta honela Malindi-n elkar topatu genuen, italiarrez betetako herri honetan.

Hemen 4 egun pasa genituen, inguru eta bertako tokiak bisitatuz: Hell’s Kitchen Colorado-ko kanoi txiki bat bezalakoa da, Arabuko Sokoke basoan elefantetxo txiki batzuk bizi dira, Gede hondakinetan XVII mendea arte sultan bat eta 2.500 pertsona bizi izan ziren… Malindi itsas parke nazionalera urperaldia egitera joan ginen baita, eta dortokak, koralak, marrazoak eta kolorezko arrain asko ikusi genituen.

Kenya II

Malindi-tik Lamu-rako bidean atera, eta autobusean 4 ordu eta gurpil zuladura bat, eta ontzi taxian ordu erdiz eta gasolina gabe geratu ondoren, irlara iritsi ginen.

Munduko ondare den herri honetan kotxe pare bat besterik ez dago eta mugitzeko beste modua, garrantzitsuena, astoa da. Honela kale estu batetik oinez joanda eta asto bat etortzen ikustean, hoberena erditik kentzea da gelditzen ez bai direlako.

Herri islamikoa da eta Ramadan-arekin bat etorrita, egunean zehar erlaxatuago da bizimodua eta eguzkia joatean jendea ateratzen da, paseatu, zarata gehiago dago, plazan zinea proiektatzen dute… Bisita lasai egin genuen, museoa ikusiaz, txalupan paseatuz, hondartzara joanez… bidaia bukatzeko Nairobira bueltatu aurretik.

Bidaiaren bigarren atal honetan jendeaz gehiago gozatu dugu, bertan nola bizi diren, kultura eta egunekoa ikusten saiatuz.