2010, Abendua 8

Istanbul

Zenbait egun festa genituen, eta aire trafiko kontrolatzaileen greba txiripaz saihestuz, lau egunetarako Istanbul-era ihes egin dugu.

Kristo aurreko 667 sortutako hiri hau historiaz beteta dago eta edozein izkinan horren adibideren bat aurkitu dezakezu: meskita bat hemen, erromatar hondakinak han, Egipto-ko zutabeak gero,… Historiaz aparte, Europa eta Asia-ren arteko zubi hau bi kulturen harreman interesgarriaren erakusle da.

Bertako jendeak zioen orain denboraldi baxua zela, baina turista asko topatu genituen une enblematikoetan, hala nola Meskita Urdina-n, Santa Sofia, Topkapi jauregia, bazar handia eta espezienekoan,… katalanak, italiarrak, japoniarrak, espainolak, alemaniarrak,… nola izango ote da denboraldi altuan!

Istanbul

Hirigunea askotan ibili genuen eta jendetzatik apur bat aldegiteko baita Asia eta Üsküdar auzotik pasa ere. Eta handik hiriaren beste aldera, Eyüp meskitara, musulman askorentzako erromeria gunea izan bada non Mahoma-ren aztarna harri batean bait dago

Guzti honen kontrako aldean, Galata zubitik paseatu genuen gero, Modern Istanbul arte moderno gunea eta bideo instalazio ugaria ikusiaz lehenik, eta Taksim plazatik jaisten den markarik hobereneko dendez jositako etorbiderantz gero.

Ederki jan genuen, nahiko tea edan, apur bat erre eta derbitxeak dantzan ikusi. Egonaldia ondo bukatzeko Cristina Marí-rekin topatu genuen elkar zein Pekin-erantz zuen konexioa galdu eta une batez egon ginen berarekin. Horren adibide zenbait argazki daude hemen.

(Oharra: atzera begiratuta, ezin gera kexatu urte honetan ikusi ditugun gauza guztiez: Australia, Zelanda Berria, Papua Ginea Berria, Istanbul … eta ezin Eivissa eta Euskal Herria ahaztu!)