Hegaz noa
Hegaz nator… igandean goizeko 5-ak aldera atera ginen eta astelehen gaueko 10-etan iritsi. Bitartean Bartzelona-ko aireportutik atera, Londres eta bere eurian lehen hegazkin aldaketa, bigarren geltokia Singapur-ren eta Sydney-ra iritsi. Qantas-en bi pisuko Airbus A380-800 batean egin genuen bidai luzeena. Izugarria… dena berria, eserleku erosoak, bakoitzeko pantaila bakarra non filmak, jokoak, musika, jatekoaren informazioa… agertzen zen. Ortaz jan eta lo, eta jolastu, eta lo, eta filmaren bat ikusi, eta berriro lotara… hala ere eta nola ez, azkenean ipurdia gehien sufritu duna izan behar.
Hona hemen hegazkinaren webgunea.
Motxilak hartu ondoren, aduana pasa eta taxi batean gure aterpera hurbildu gera: Billabong gardens. Bertan jarri zuten abisu bateri so egiten diot: inork EZIN du bigarren pisutik beheko piszinara salto egin. Ikustekoa!
Hurrengo egunean, goizean goiz aireportura bueltatu gera… azken txanpa falta zaigu. Ordu eta erdi pasatxon iritsi gera, baina lurra hartzeko bi alditan saiatu behar izan du komandanteak eta lehengoan lurra ukitu duela iruditu zait (pista txikiegi egin ote zaio?)… beno, bidaiaren azken sorpresa izan da, baina iritsi garela esan dezakegu.
Ongi etorriak.