2010, Iraila 11

Fira de Teatre al Carrer de Tàrrega

Beti ere pozgarria izaten da Tàrrega-ko kale antzerkia feria bisitatzea eta nahiz eta aurten arratsalde/gau bakarra izanda ere, aho zapore honekin bueltatzen zara etxera. Bertan zauden orduetan, eguneroko gauzei buruz pentsatzeari uzten diozu eta ikusten hari zaren historia arrapatzen zaitu, fantasia, ilusioa, komedia…

Trapu Zaharra euskaldunekin hasi ginen betiko moduan jendearen konplizitatearekin komedia egoera antolatzen dutela eta gehiengoetan antzezleak benetako antiheroiak direla. Agerpenaren bukaeran pseudo-paella eta sagardoa bantu zuten jende artean, eta honelako perla bat utzi zuten: “zenbat gose dago herri honetan, markazko kamisetak eramaten dituzte, baina gosez hilda daude…”. Hori bai egi borobila.

Hemendik ikuskizun kuriosoago batera pasa genuen, hasiera batean nahastua bazen ere gero taldea Bartzelonakoa eta ez Finlandiakoa zela jakinda, show-a interes gehiago zuen. La Veronal deitzen ziren eta ikuskizuna “Finlàndia”.

Berehalako artistek ere bere grazia dute eta paseo eta ogitarteko artean, erakusketa moduan sorpresa atsegin batekin topo egin genuen: Vida Aquàtica. Ferroluar-en eskutik, metalez eginiko itsaso animalien eskultura mugikorrak ikusi ditzakezu.

Fira de Teatre al Carrer de Tàrrega

Gaua bukatzeko Teatr Strefa Ciszy konpainia poloniarra genuen eta “Salto Mortale” emanaldia. Kolazko pianoak oinarri izanik, dantza, zirkua, teatroa… zegoen… Arraioa! Egunero ez dituzu horrelako gauzak ikusten!