2010, Martxoa 18

Egun arrunta

6-rak aldera esnatzen da Joseba, eta une (luuuze) bat beranduago, Cristina. Gosaldu eta eguna ondo hasteko, platano zatitua zerealekin lagundua eta mangozko jogurtean murgildutako bol bat, laranja zukua eta kafea hartzen dugu. Alaitasuna. Gosaltzeko momentua posta begiratzeko une egokia izaten da eta Joseba-k Red Hot Pawn-n fitxa mugitzeko balio diona.

Egun arruntaUnibertsitaterako bidea ordu eta erdi eramaten gaitu eta 9-ak aldera iristen gara. Cristina bere bulego zabal eta soberaz hoztutakora joaten da, Joseba Eddie “Koiki” Mabo liburutegian lekua topatzen duen bitartean.

Asteartea bada Cristina kafe soziala izaten du: ikertzaile eta ikasteak ARC zentroan biltzen dira kafea hartzera, gailetak jatera eta beraien lana zein interesgarria den eta zenbat arrakasta lortu dituzten hitz egiteko. Bestela, goiza artikulu zientifikotan, Matlab edo Hughes irakaslearekin borrokan igarotzen du. Bitartean, Joseba Drupal Joomla, Wordpress edo soilik, HTML-rekin denbora pasarazten du.

12-ak izanik Cristina Joseba jateko berreskuratzen du. Normalean entsalada arina, curry-dun arroza, pasaden gaueko pasta edo izozki eta ahuakate dun wrap izaten da. Jaki arina. Ostirala bada eta poltsikoan dolarren bat badaramagu, kafea hartu dezakegu. Cristina bere ebakia edo “macchiatto”, hemen diotenen moduan, eta Joseba expresso bat, toki guztietan ezaguna den eran.

Arratsaldean, lan gehiagorekin jarraitzen dugu eta 6-rak arte. Geroxeago eta denbora batez pentsatzen egon ondoren eta izozgailua hutsik dugula gogoratzean, Woolworths supermerkatura hurbiltzen gara, “Woolies” ezaguna, edozer bilatzera.

Afaria nahiko goiz izaten da, 7 t’erdia-k aldera eta astelehena edo asteartea bada, telebistaz lagundua. My Kitchen Rules deituriko programa bat ematen dute non zenbait estatuen artean jatekoak nork hoberen prestatzen duten txapelketa egiten dute. Baten bat nahiko ondo egiten dute eta besteek oso zoritxarrekoak dira. Cristina ez du unerik galtzen. Eta hurrengo eguna berdintsua izango dela jakinda, etxean egindako garagardo gozoaren trago bat hartuta agurtzen dugu eguna.

Beno, bihar Ului zikloia hurbilago izango dugu… nork daki zer gertatuko den?