2010, Otsaila 12

Bizikletak udararako dira… bizirik ateratzen bazara.

J (Joseba): Benga, orduan, konta ezazu nola izan zen…

C (Cristina): Kotxea mekanikoan genuen hortaz astearte hartan unibertsitatera bizikletan joan nahi izan genuen.

J: 12 km ba daude… etxetik unira.

C: Bide erdira, erori egin nintzen.

J: Zu aurrean joaten zinen.

Bizikletak udararako dira... bizirik ateratzen bazara.C: Bai.

J: Eta Beloki 2003-ko Tour-rean La Rochette mendatea jaisten zuen modua imitatu nahi izan zenuen.

C: Gutxi gora behera eta zuk esanda.

J: Bidetik atera zinen.

C: Gurpila irristatu egin zen izan ere Townsvilleko kaleak ez daude egoera onenean.

J: Bestalde gauez euria egin zuen… eta zer egin zinan?

C: Eskuin aldean kolpea hartu nuen eta ezker hankako behatz lodiaren atzazala salto egin zidan. Eta benetako mina egiten du.

J: Bai, aurpegi okerra zenuen.

C: Noski minarengatik mareatu bat nintzen.

J: Baina ni bertan nengoen.

C: Bai, ondo…

J: Eta taxi bat deitzea lortu nuen.

C: Baina nork lortu zuen zenbakia? Deliratuta???

J: Beste aldetik taxi bat pasatzen ikusi genuen eta ni mugikorraren bila nengoen.

C: Beno, azkenean taxia iritsi zen.

J: Eta korrika eritetxerantz, larrialditara.

C: Bidea apur bat luzea egin zen niretzat.

J: Baina doktoreak oso profesionalak izan ziren, ezta?

C: Konturatu naiz minaren beldur direla eta horregatik iristen zarenean lasaigarriz betetzen zaituzte eta gero anestesia lokal jarri zidaten hankaren behatzean, izan ere asko eskertu nuen.

J: Eta ebakuntza oso azkarra izan zen… nahiz eta zuk begiratu ez. Erizainak benda nolako modu bitxian jartzen zizun ikustekoa izan zen.

C: Diagnostikoa zenbait urradura, eskuin besoa oso minduta eta atzazalaren dislokazioa izan zen, azkenik askoz okerragoa izan zitekeen! Aste osoa atseden izatea zen azken gomendioa eta ordutik ez naiz atera, behintzat itsasoa etxeko leihotik ikusten dut… nahiz eta oso larri egon ezin zera inoiz kexatu.

J: Erregina moduan zaude eta.

C: Hori zuk diozu!