2009, Azaroa 21

100 puntu

Integrazio osoa lortzea 100 puntu dituzunean datza… guztirako… kotxea izateko, zerbitzuren bat kontratatzeko…

Puntuen bidez lortzen dira gauzak hemen, baita diruaren bidez baina lehenik puntuen bidez izan behar. Horren adibide, aurre ordaindutako interneterako beste wifi konexioa behar genuen eta erostera joan ginen, baina ez genitun nahiko puntu.

100 puntu behar dira eta pasaportea (30 puntu), gidatzeko karnet internazionala (25 puntu) eta kanpoko kreditu txartelarekin (0-30 puntu) ez dira iristen. Hemengo banku batean (Commonwelth Bank) bistarako kontu bat ireki genuen eta bertako mastercard txartelak eskatu genitun… eta hauek iristen ez ziren bitartean, aste bete edo 10 egun, ez genuela lortuko. Eta ez zela diru arazoa, noski.

Azkenik gasolindegi batera joan ginen eta bertako dendan topatu genuen aparatu berdina… Crazy John’s Prepaid Mobile Broadband… kotxearen gasolina ordaindu eta horrekin batera eguneko arazoa konpondu.

100 puntu

Egunak pasa direla eta, kreditu txartelak iritsi dira, etxean argia ipini eta gure izenean kontua ireki digute, gobernuaren garraio bulegora joan ginen eta “Proof of Age Card“ (Adinaren proba txartela) egin dugu… pentsa txartel honek, 18 urte baino gehio ditugula esan duenak, 35 puntu balio dituela! pasaportea edo gidatzeko karnet internazionala baino fidagarriagoa ote da?

Honelakoak omen dira australiarrak, mundu guztian balio dun agiri bat (pasaportea) 18 urte baino gehio dituen txartel bat baino balio gutxiago du… baino ene pasaportea berbera esaten bai du… eta baita 18 baino zenbait gehio ditudala!