2010, Apirila 29

Onak izan diren iragarkiak

Goiz honetan kotxea saldu dugu. Eskerrak! Unibertsitatean iragarki batzuk jarriak genituen eta azkenik onak izan dira. Dagoeneko kobratu egin dugu eta erosleak bihar izen aldaketa egingo du.

Gogor negoziatu behar izan dugu eroslea indiarra bai zen, Biju deiturikoa, eta aholkularia ere gogorra zen, Mathew. Baina mugikorrarekin bidalitako zenbait mezuen ondoren eta kotxea ikustera etorri ostean…tratua burutu dugu.

Gure aldetik ahalik eta gehien erabili izan dugu, izan ere 6 hilabete hauetan 10.208 kilometro egin ditugu.

Hainbeste erabili ez genituenak bizikletak izan ziren. Hauek ere pasatako igandean saldu genituen… honela ba egun hauetan autobusean eta oinez ibiltzen gara. Eta noski, poltsikoan zenbait dolar gehiagorekin.

Onak izan diren iragarkiak